Musika Eskolako rock taldeek musikarekin egin diote aurre gaurko beroari

Musika Eskolako rock taldeek musikarekin egin diote aurre gaurko beroari
2017/06/21 eta kitto!
Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako Jeisa eta The Bunkies taldeek, urteroko martxan, ikasturtea agurtzeko eta Sanjuanetarako girotzen joateko kontzertua eman dute gaur arratsaldean Txaltxa Zelaiko auditorioan. Emanaldian rock eta beste estilo batzuetako kantu ezagunak ederto interpretatu dituzte eta, bero handia egiten zuen arren, horrek ez ditu musikari gazteak  kikildu.

https://youtu.be/-5jAdtri6Ww