Nanoipuin gustokoena aukeratzeko botazioa zabalik dago

Nanoipuin gustokoena aukeratzeko botazioa zabalik dago
2019/03/07 10:59
eta kitto!
Udalak, herriko bi euskaltegiekin batera antolatutako Nanoipuin lehiaketara lanak aurkezteko epea otsailaren 24an amaitu zen eta orain botoak emateko unea da. Antolatzaileek esan dutenez, “guztira 50 nanoipuin inguru jaso dira eta orain gustokoena aukeratzeko ordua ailegatu da. Ikusi www.eibarko-euskara.eus orrian aurkeztu diren ipuintxoak eta eman botoa gehien gustatu zaizunari martxoaren 24a baino lehen. Oso lan politak aurkeztu ditu jendeak: batzuk beldurgarriak, beste batzuk barregarriak, hunkigarriak ere badira tartean...”. Gogoratu dutenez, bi sari banatuko dituzte: bat boto gehien jasotzen dituenarentzat eta bestea epaimahaiak aukeratzen duenarentzat.