[ERRONKA]#nikEibarrengastaukot kuadrillako argazkiak

[ERRONKA]#nikEibarrengastaukot kuadrillako argazkiak
2020/04/17 17:10
eta kitto!
Eibartar askok egingo dugu asteburuan kuadrillako bideodeia, ezta? Gehienok dugu ostiraletan kuadrillarekin gelditzeko taberna bat edota zapatu eguerdian gelditzeko lekua bat, ezta? Tamalez, ezin dugu hori gure herriko kaleetan egin, baina telefonoa edo ordenagailua erabilita egingo ditugun poteo birtual hoietan, argazkia aterako dugu? Erraz-erraz da, hartu #nikEibarrengastaukot idatzita dakan orria eskuartean eta denok pantaila aurrean zaudetean atera argazkia (horizontalean) eta normalizazioa@etakitto.eus helbidera bidali.

Datorren astean bideo polita egingo dugu jasotzen ditugun argazki guztiekin.

Adibide moduan hemen duzue Ritxar, Elena, Maider, Jokin, Nagore, Juan, Richard eta Jaionek bidali digutena. Maitagarriak zarete benetan!