#nikEibarrengastaukot kuadrillen erronka aurrera doa!

#nikEibarrengastaukot kuadrillen erronka aurrera doa!
2020/04/19 eta kitto!
Dakizuenez, #nikEibarrengastaukot kanpainak aurrera jarraitzen du. Herritarrok Eibarko merkataritza sustatzeko kanpaina denez eta sarritan lagunartean edo familian egiten ditugunez erosketak, poteoa... Zergatik ez dugu kuadrillako argazkia ateratzeko aprobetxatzen bideodeia egiten dugunean?

Animatu, gure dendari, tabernari eta ekintzaileek eskertuko dute gure babesa sentitzea! Ikusten baduzue zaila dela denok ondo ateratzea argazki berean ez kezkatu, barre batzuk egingo dituzue saiakeretan, baina aukera ere baduzue argazkiak banan- banan bidaltzeko eta gero geuk montatuko ditugu.

Bidali zuen argazkiak normalizazioa@etakitto.eus helbidera, animatu! Denok elkarrekin lortuko dugu!