Olentzero eta Maridomingi El Corte Inglesera bisitan joango dira zapatu arratsaldean

2018/12/14 10:06
eta kitto!
Bihar arratsaldean, 18:00etan Olentzero eta Maridomingi El Corte Inglesera bisitan joango dira, umeen gutunak zuzenean jaso eta nahi dutenekin argazkia egiteko. Asto batek tiratutako gurdian ailegatuko dira, beste abere batzuk lagunduta, eta umeei harrera dendako beheko solairuko sarreran egingo diete. Horrez gain, abenduaren 20, 21 eta 22an, 17:00etatik 20:00etara, nahi duten ume guztientzat Txu Txu Trena ipiniko dute martxan, doan, 3. pisuko terrazan (eguraldiaren arabera, jarduera beste egun batzuetara aldatzea gerta daiteke).