Olentzero izango da Zapatuko Ipuineko protagonista, bihar 18:00etan hasiko den saioan

Olentzero izango da Zapatuko Ipuineko protagonista, bihar 18:00etan hasiko den saioan
2018/12/14 eta kitto!
Bihar arratsaldean, 18:00etan umeen liburutegian hasiko den “Olentzero maitea” ipuin kontaketa saioarekin esango dio agur aurtengo urteari Zapatuko Ipuinak, datorren urtera arte. Biharko saioan Leire Apikak (Leire Basarratek) ipuin berezia kontatuko die umeei. Izan ere, Olentzeroari gutuna idazterakoan agertzen diren zalantzak eta espero diren opariak azalduko dira Olentzero protagonista izango duten ipuinetan.