Olentzeroren kalejira goizez egingo da

Olentzeroren kalejira goizez egingo da
2015/12/23 eta kitto!
Aurtengo Gabonetan izango dugun berritasun nagusienetakoa Olentzeroren kalejirarekin batera ailegatuko zaigu, lehenengoz goizez eta egun argiz egingo baita. Urtero bezala abenduaren 24an izango da, baina bihar 11:30ean abiatuko da Olentzeroren kalejira, Urkizutik eta Errebal, Julian Etxeberria eta Toribio Etxebarria kaleak zeharkatuko ditu, Untzaga plazaraino ailegatzeko. Tartean, abesteko geldiuneak ere egingo dira (Urkizun, Coliseoan, Toribio Etxebarria kalearen hasieran eta erdialdean eta Untzaga plazan).  Olentzerori laguntzen, besteak beste, Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako eta Adolfo Jainagaren ikasleak eta Eibarko Kantuzaleak eta Kaleetan Kantuz abesbatzak joango dira eta, horiekin batera, 'Galtzagorri'-ren lau pertsonaia bitxi ere joango dira kalejira osoan zehar. Amaieran, 12:30ean, Olentzerok umeei harrera egingo die udaletxean.