Olentzeroren kalejira zapatu goizean abiatuko da Urkizutik

Olentzeroren kalejira zapatu goizean abiatuko da Urkizutik
2016/12/20 eta kitto!
Iaz bezala, aurten ere egun argiz egingo da Olentzeroren kalejira abenduaren 24an: Olentzerorekin kantatzera joan nahi dutenentzat hitzordua 11:30ean ipini dute, Urkizun. Kalejira ere hortik abiatuko da, Arragueta, Coliseo, Errebal, anbulatorio, Toribio Etxebarria eta Untzaga ibilbidea betetzeko. Betiko moduan, Olentzeroren kalejira trikitixarekin alaitzen Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako eta Adolfo Jainagaren ikasleek jardungo dute eta, eurekin batera, Eibarko Kantuzaleak eta Kaleetan Kantuz abesbatzak eta Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako ikasleak joango dira. Kalejira amaituta, 12:30etik aurrera Olentzerok umeei harrera egingo die udaletxean.