Ordutegi berria sartu da indarrean liburutegian

Ordutegi berria sartu da indarrean liburutegian
2019/05/23 eta kitto!
Azterketa garaian bete-betean sartu garela eta, Juan San Martin liburutegian ordutegi berria ipini du. Jakinarazi dutenez, ekainaren 28ra arte liburutegia eguerdian ere zabalik egongo da, astelehenetik barixakura (ekainaren 24ean eta 25ean izan ezik). Diotenez, “ikasleei azterketak prestatzen laguntzeko jartzen da ordutegi berezi hau, 09:00etatik 20:30era bitartekoa hain zuzen ere”. Asteburuetan ohiko ordutegiari jarraituko diote, 10:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 20:00-etara zabalduta. Bestalde, uztailaren 1etik 11ra, liburutegia 09:00etatik 19:30era zabalduko dute astelehenetik barixakura. Aldaketa batez ere ikasleengan pentsatuta egin arren, liburutegiak zerbitzu integralak (bertako fondoen irakurketa, hemeroteka, mailegua, internet...) eskaintzen jarraituko duela argitu dute arduradunek.