Organo emanaldia hartuko du San Andres elizak gaur iluntzean

Organo emanaldia hartuko du San Andres elizak gaur iluntzean
2019/11/22 13:42
eta kitto!
Gaur 20:00etan hasiko da Loreto Imazen organo kontzertua San Andres elizan. 1956an Donostian jaioa, Loreto Fdez. Imaz organista eta klabezinistak bizitza osoa darama musikagintzan, umetatik ikasten jardun du eta. Lanbidean 30 urte baino gehiago musika grabatzen, irakasten eta eskaintzen eman eta gero, gaurko kontzertuarekin publikoari bere esker ona adierazi nahi dio. Eskainiko duen egitaraua honakoa da: “Toccata Prima” (G. Muffat 1653-1704), “Chacona en f.” (J. Pachebel, 1653-1706), “Fantasia pro Organo à 5 vocum” (J.S. Bach 1685-1750), “Consolation Re” (F. Listz 1811-1886), “Improvisation” (E. Bonnal 1880-1944), “Arabesque” (L. Vierne 1870-1937) eta “L’ange á la Trompette” (J. Charpentier 1933-2017).