Amagandik Edoskitzearen VII. Argazki Lehiaketa antolatu du Debabarreneko ESIk

Amagandik Edoskitzearen VII. Argazki Lehiaketa antolatu du Debabarreneko ESIk
2022/09/19 eta kitto!
Aurreko edizioetan oso harrera ona izan duela ikusita, Debabarreneko ESIk (Erakunde Sanitario Integratuak) Amagandik Edoskitzearen VII. Argazki Lehiaketa antolatu du aurten ere. Edozeinek har dezake parte lehiaketan, amagandiko edoskitzearekin zerikusia duten irudiekin. Argazkiak originalak eta berriak izango dira eta parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki aurkez ditzake, koloretan edo zuri-beltzean. Lanak BPSO.OSIDEBABARRENA@osakidetza.eus helbidera bidali behar dira eta horretarako epea azaroaren 13ra artekoa da. Lehiaketaren oinarriak eta bestelako informazioa erakundeko web orrian dago eskuragarri, baita Facebook-en ere.

“Debabarreneko ESIn (Erakunde Sanitario Integratua) amagandiko edoskitzea bultzatzen dute, "amak ahaldunduz amagandiko edoskitze eraginkorra, zoriontsua eta iraunkorra lor dadin".

Lehiaketaren oinarriak eta bestelako informazioa erakundeko web orrialdean eskuragarri dago edota Facebook-en