Oscar Garcia Gisasolak akuarela erakusketa zabalduko du bihar Untzagako jubilatu etxean

Oscar Garcia Gisasolak akuarela erakusketa zabalduko du bihar Untzagako jubilatu etxean
2019/01/31 eta kitto!
Bihar arratsaldean, 19:15etan inauguratuko dute Oscar Garcia Gisasolaren akuarela erakusketa Untzagako jubilatu etxean. Ikusgai ipiniko dituen margolanetan Eibarko hainbat toki irudikatu ditu artistak. Erakusketa otsailaren 17ra arte egongo da zabalik, astelehenetik barixakura 19:30etik 21:30era eta zapatu eta domeketan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.

akuarela 2 akuarela 1