Ospitaleko lanen eraginez egun batzuetan ura zikin etor daitekeela ohartarazi dute

Ospitaleko lanen eraginez egun batzuetan ura zikin etor daitekeela ohartarazi dute
2018/05/03 eta kitto!
Gipuzkoako Urak jakinarazi duenez, datozen egunotan ura zikin etor daiteke Tiburcio Anitua, Ibur Erreka eta Otaola Etorbidean. Azaldutakoaren arabera, ospital berria eraikitzeko egiten ari diren lanetan, ur sarean lotura bat egin behar dute gaur gauean eta, horretarako, ura beste ur-depositu batetik hartuko dute. Edonola ere, urak edateko ona izaten jarraituko duela diote.