Pentsioak igotzea eskatu zuten jubilatuek Pertsona Nagusien Egunean

Pentsioak igotzea eskatu zuten jubilatuek Pertsona Nagusien Egunean
2017/10/10 09:53
eta kitto!
Urriaren 2a Pertsona Nagusien Eguna izan zela eta, Untzagan elkarrataratzea egin zuten herriko jubilatuek. Urteroko martxan, aurten ere kolektibo horren eskaerak jasotzen dituen agiria irakurri zuten ekitaldian eta, azken urteotan bezala, oraingoan ere pentsioak igotzeko eskaera nagusitu zen beste guztien gainetik. Jarraian agiria osorik irakurri dezakezue:

GIJUPENSE GIPUZKOAKO JUBILATU ETA PENTSIODUNEN ELKARTEAREN AGIRIA

GIJUPENSEko bazkideak gara eta guztira 37.000 bazkide osatzen dugu, elkarte bezala gorantza goaz eta ekarte bezala nortasun bizi eta eraginkor batekin lana egin nahi dugu gaurko gure gizartean eta era berean biziki estimatzen ditugun eskubideak gure bizitzako azken garaialdian gozatu nahi ditugu.

Kezkaz ikusten dugu, nola gure politikoek –guk uste ez genuen bezala- gure asmoak eta eskubideak ez dituztela zaintzen, ezta ere babesten, agian esan daiteke, gutaz ahaztu egin direla eta horren froga bezala, begiratu:

Gure pentsioen erosahalmena gutxitu da eta gutxitzen dijoa, eta gaurko eta lehengo Gobernuek bultzatu dute  %0,25eko urteko igoera lotsagarria, eta KUTXA BAKARRA ia hustuta dago.

Pentsio ahul eta txikien hartzaileak izanez, sarri askotan gure familietako egoera larrien babesle nagusiak gara, bai era zuzenean hala zehargabean.

Salatzen dugu nola gobernuak gure Gizarte-Segurantzako fondoak bere irabazietarako erabili dituela eta bere itzultze-bihurtzea azkar egin dezala eskatzen baitugu.

Gaurko alargunen pentsioen zuzengabekeri eza salatzen dugu, eta eskatzen dugu azkar batean %70era igotzea hainbat alditan agindu digutena.

Era berean, salatzen dugu IRTP delakoa, Norberaren Lanaren etekinari jarritako zerga, nolaz gure langile bizitzan Kotizazio Legearen babesean egindako mozkina eta murriztapena dela-ta, gaurko gure pentsioei ezin zaiela hori ezarri, lehen ordaindua baitugu, eta orain bir-ordaintzea ez baita zuzena, horregatik horren berehalako itzultzea eskatzen dugu eta zerga horren baliogabetzea.

Era berean, persona ahul eta menpekoekin solidarioak eta elkarkoiak izan behar dugu, laguntza gehiena behar dutenak baitira eta beharrezko laguntza soziala ez baitute Erakunde Publikoetatik, eta era berean, etxez-etxeko laguntzaren premia zabaldu behar baita.

Baita ere, Lehiatila Bakarra eskatzen dugu adinekoen beharrei erantzuteko, era erosoan eta eraginkorrean zerbitzua emateko, kontuan izanez “adintsuekiko begirunea”, bai bere behar eta laguntzetan udal mailan, foru aldundiko departamentu arloan edo beste edozein erakunde ofizialetan.

Era berean, gure ongi-izateko gizarte honen sortzaile eta babesleak izan baitira adin-nagusiko persona hauek, eta beren nortasuna eta ekarpena ezin baititugu ahazturik izan.