Pinotxoren istorioa euskeraz taularatuko du Glu Glu konpainiak gaur arratsaldean

Pinotxoren istorioa euskeraz taularatuko du Glu Glu konpainiak gaur arratsaldean
2018/12/26 eta kitto!
Gaur, 17:00etatik aurrera, 3-9 urte bitarteko umeentzat bereziki pentsatutako antzezlanarekin euskeraz gozatzeko aukera izango dute familiek Coliseo antzokian, Carlo Collodiren ipuin klasikoa abiapuntu bezala hartuta Glu-Glu konpainiak sortu duen “Pinotxo” lanari esker. Gepetto bere tailerrean bakarrik bizi den zurgin zaharra da. Egun batean egur zati magiko bat ailegatuko zaio eta horrekin Pinotxo izeneko txotxongiloa sortuko du. Atzoko, gaurko eta biharko haurrentzako klasikoa taula gainera eramanda, komedia honek publikoa egora desbedinetara trasladatuko du. Antzezlanak agerian lagatzen du XIX. mendeko ipuinak bizirik jarraitzen duela eta, ondo pasatzeaz gain, familiako kide guztien artean hausnarketa eragingo duela diote egileek. Maitane Zalduegi Viar zuzendari izango duten antzezleak Itxaso Quintana, Iñaki Maruri, Ugaitz Alegria, Jon Casamayor eta Andrea Covadonga eibartarra dira. Sarrerak 5 euro balio du.