Plazatik Gaztetxera txapelketako finalaurrekoa jokatuko da gaur gauean

Plazatik Gaztetxera txapelketako finalaurrekoa jokatuko da gaur gauean
2018/04/27 09:22
eta kitto!
Aurreko urtean etenaldia izan zuen Plazatik Gaztetxera bertso txapelketa abian da berriz ere. Aurten 16. edizioa betetzen du txapelketak eta gaur gauean finalaurreko saioa jokatuko da, 22:30etik aurrera Eibarko Gaztetxean: Urko Arregi, Jokin Bergara, Oier Etxeberria, Mikel Iturriotz Etxaniz, Ane Peñagarikano eta Ander Zulaikak jardungo dute bertsotan, baina aurretik herri-afaria egingo dute gazteek. Bihar beste finalaurrekoa jokatuko da Deban eta finala, berriz, Ondarroan izango da, maiatzaren 12an, 18:00etan.