2,5 milioi euroko inbertsioa eskatzen duten zuzenketak egin dizkio Elkarrekin Podemos udal taldeak aurrekontu zirriborroari

2,5 milioi euroko inbertsioa eskatzen duten zuzenketak egin dizkio Elkarrekin Podemos udal taldeak aurrekontu zirriborroari
2023/02/08 eta kitto!
Elkarrekin Podemos udal taldeak 2’5 milioi euroko inbertsioa eskatzen duten zuzenketak aurkeztu dizkio udal gobernu taldeak proposatutako 2023ko aurrekontu zirriborroari. Hala jakinarazi dute gaur goizean bertan taldearen sare sozialen bidez zabaldu duten bideoan. Besteak beste, hauek dira Isabel Fernandez Pejenaute taldeko bozeramaileak nabarmendu dituenak: eraikin publikoetako garbitasun-zerbitzuaren kudeaketa Udalak bere gain hartzeko eskaera, langile horien lan-baldintza duinak bermatzeko; bertoko landare eta zuhaitzak landatzeko eskaera, horrela inguruko basoetan eukaliptoak hedatzen jarraitzea saihesteko; guztiz ahaztuta dagoen gazteriari kontsulta egiteko ere eskatu dute, beraien benetako premiak zeintzuk diren beraien ahotik entzuteko; eta herrian dauden parke publikoak konpon ditzatela ere eskatu dute, “denok dakigun moduan, guztiz beharrezkoa den neurria da eta”.