Alderdietako ordezkariak botua ematean: Eneko Andueza (PSE-EE) #U21 #eibar

Alderdietako ordezkariak botua ematean: Eneko Andueza (PSE-EE) #U21 #eibar
2012/10/21 eta kitto!

- Zelan ikusi duzu kanpaina?
Alderdien aldetik kanpaina gogorra izan dela uste dut, lehia haundikoa. Baina alderdietatik kanpora, gizartean, ez da ikusi horrelako hauteskunde girorik, jendea apalduta somatu da, bestela ere nahikoa arazo dituztelako. Eztabaida eta mitinetan, baina, alderdi bakoitzak eraso egiteko bere aurkari partikularra izan duela ikusi da.
- Zelako emaitzak espero dituzu?
Eibarren onak izatea espero dugu, baina orokorretan ez dakit zer gertatu daitekeen. Izan ere, inkestetan ematen dituzten datuetan kontraesan ugari ikusten da eta horregatik ez digute gauza handirik aurreratzen. EAJ, PSE-EE eta Bilduren artean izango da lehia nagusia.