Alderdietako ordezkariak botua ematean: Josu Cristobal (Bildu) #U21 #eibar

Alderdietako ordezkariak botua ematean: Josu Cristobal (Bildu) #U21 #eibar
2012/10/21 00:00
eta kitto!

- Zelan ikusi duzu kanpaina?
Nik esango neuke orohar beste hauteskunde kanpaina batzuetan baino krispazio gutxiago ikusi dudala oraingoan, baina alderdi konstituzionalisten kasuan, ordea, krispazioak gora egin duela. Bestela guk ilusio handia ikusi dugu gure inguruan behintzat, azken hiru hauteskundeetan bizi izan dugunaren parekoa.

- Zelako emaitzak espero dituzu?
Azken hauteskunde bietan gertatu dena ikusita, guk behintzat orain artekoari eustea espero dugu, hori gutxienez. Eta, hortik aurrera, sorpresarik balego guk lehen indarra bilakatzeko izatea gustatuko litzaiguke.