Alderdietako ordezkariak botua ematean: Juan Gómez (Ezker Batua) #U21 #eibar

Alderdietako ordezkariak botua ematean: Juan Gómez (Ezker Batua) #U21 #eibar
2012/10/21 eta kitto!

- Zelan ikusi duzu kanpaina?
Erabakimenaren eskubideari buruz asko hitz egin da kanpainan, krisiari buruz gutxi eta are gutxiago beharrezkoa den konstituzio berriari buruz, eskubideak eta kalitate demokratikoa bermatuko duen konstituzioari buruz.
- Zelako emaitzak espero dituzu?
Hauteskundeen legeak alderdi handiak saritzen ditu eta txikiak albo batera laga. Beraz, horren araberako emaitzak espero ditut: kalitate bajuko ordezkaritza izango duen Legebiltzarra, ez anitza eta polarizatua.