Alderdietako ordezkariak botua ematean: Miren Sojo (EAJ) #U21 #eibar

Alderdietako ordezkariak botua ematean: Miren Sojo (EAJ) #U21 #eibar
2012/10/21 eta kitto!

- Zelan ikusi duzu kanpaina?
Pozik nago kanpainarekin; gure lehendakarigaia behar den moduan aurkezteko modua izan dugu, pertsona egokiena dela erakusteko aukera. Gainera, lehenengo aldiz alderdi guztiak gaude presente, baina ETA barik. Amaitzeko, krisi handia bizi dugu eta EAJ-k urteetan erakutsi du gestiorako oso onak garela. Garaipen handia izango dugula esan da behin baino gehiagotan kanpainan eta horrek jendea gure aldeko botoa ez ematera eraman dezake, irabaziko dugula segurua delakoan, baina boto guztiak dira beharrezkoak. Nik herriarengan sinismen osoa dut; hautu egokiena egingo du.
- Zelako emaitzak espero dituzu?
Oso emaitza onak espero ditut, baina ez dut hori esaten inkestek esaten dutelako. Inoiz ez dut inkestetan sinistu, baina herritarrengan konfiantza osoa dut eta horrek emaitza onak emango dizkigu.