Ana Isabel Oregi eibartarra Ingurumen eta Garraio sailburua izango da

Ana Isabel Oregi eibartarra Ingurumen eta Garraio sailburua izango da
2012/12/14 eta kitto!

Ana Isabel Oregi Bastarrika (Eibar, 1965) izango da Eusko Jaurlaritza eratu berriko Ingurumen eta Garraio sailburua. Oregik hirigintza-arkitektura ikasketak egin zituen Nafarroako Unibertsitateko Goi-Mailako Arkitektura Eskola Teknikoan eta Hirigintza-zuzenbidean diplomatua da. Horrez gain, musika irakasle ikasketak ere egin ditu, piano espezialitatean. Azken 3 urteetan urtez Gasteizko udaletxeko funtzionarioa izan da, batez ere hirigintzarekin zerikusia daukaten karguetan. Aurretik 2000ko uztailean, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko ordezkari izendatu zuten Araban eta handik urtebetera, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Zuzendari. Eta 2001eko irailean, Eusko Jaurlaritzako uren Zuzendari izatera pasatu zen.