Aurreko asteko elkarretaratzean gertatutakoaren harira elkartasun agerraldia egin da gaur Untzagan

Aurreko asteko elkarretaratzean gertatutakoaren harira elkartasun agerraldia egin da gaur Untzagan
2020/12/22 eta kitto!
Eguenero istilurik gabe egiten den presoen aldeko elkarretaratzean aurreko astean gertatutakoaren harira kontzentrazioa egin da gaur arratsaldean Untzagan. Izan ere, aurreko eguenean "Cake Minuesa kazetariak eragindako probokazioen ondorioz" istiluak gertatu ziren eta Ertzaintzak lagun bat atxilotuta eraman zuen, "ertzainetako batek gazteleraz egiteko eman zion agindua ez betetzeagatik". Horren harira, “injustizia honi erantzuna emateko” elkartasun agerraldia egin da gaur arratsaldean.