Azaroaren 19an egingo da Ipuruako merkatu plazaren inguruko azken bilera, modu telematikoan

0    Politika 
ETA KITTO ETA KITTO
Azaroaren 19an egingo da Ipuruako merkatu plazaren inguruko azken bilera, modu telematikoan
ETA KITTO 2020, Aza 04

Ipuruako merkatu zaharreko eraikinaren erabilera zehaztu eta adosteko prozesu parte-hartzailearen hirugarren eta azken bilera azaroaren 19an (eguenean) izango da, 18:00etatik 20:30era eta modu telematikoan egingo dute. Berez, bilera urriaren 21ean zen egitekoa, baina bertan behera laga behar izan zuten “antolatzaileetako bat, arrazoi pertsonalak tarteko, ezin izan zelako joan”. Pandemiaren gaur egungo osasun-egoera ikusita, bilkura ez presentziala izatea erabaki da. Parte hartu nahi dutenek aurretik esan beharko dute eta, horretarako, alkatetza@eibar.eus helbidera idatzi beharko dute, azaroaren 16ko 15.00ak baino lehen. Ondoren, mezu guztiek jasoko dute saioan parte hartzeko beharrezkoa den link-a edo esteka.

Aurreratu dutenez, “hirugarrena eta azkena izango den saioan, merkatu zaharraren eraikina dinamizatzeko antolaketa eta jardueren eta proiektuen helburuak aztertuko dira, besteak beste. Hala, zehaztu egingo dira zer toki egokitu behar diren azpiegituran, eta, horren arabera, proiektu bat egingo da higiezina berroneratzeko”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »