Bigarren Errepublika aldarrikatu zela 92 urte bete direla ospatu dute Eibarko sozialistek

Bigarren Errepublika aldarrikatu zela 92 urte bete direla ospatu dute Eibarko sozialistek
2023/04/14 eta kitto!
Urtero bezala, 1931ko apirilaren 14an Eibarren beste inon baino lehen Bigarren Errepublika aldarrikatu zela gogoratu dute Eibarko PSE-EE alderdikoek, Untzagako Herriaren Etxeko balkoian bandera igota eta, ondoren, 12:00etan, Txaltxa Zelaitik txapligoak jaurtita. Oraingoan bandera igotzeko arduraduna Miguel de los Toyos izan da, otsailean 100 urte bete dituen Juan de los Toyos osabari lekukoa hartuta. Lehen txapligoa, berriz, Andres Unanue “Takili” sozialista ezagunaren alabak, Merche Unanuek bota du. Hemen dauzkazue ekitaldiko irudiak.

[foogallery id="129010"]