Bihar arratsaldean inauguratuko du LAB sindikatuak Eibarko egoitza berria

Bihar arratsaldean inauguratuko du LAB sindikatuak Eibarko egoitza berria
2021/06/21 eta kitto!
Hainbat hamarkada Bidebarrieta kaleko 10. zenbakian eman dituen LAB sindikatuaren Eibarko egoitza tokiz aldatu dute eta aurrerantzean Untzagako 7. zenbakian (Artola jatetxearen azpian) eskainiko ditu bere zerbitzuak. Egoitza berriaren inaugurazioa bihar arratsaldean egingo dute: 17:30ean hasiko da ekitaldia eta, besteak beste, musika eta luntxa egongo dira.