Bonbardaketak gogoratzeko plaka ipini dute

Bonbardaketak gogoratzeko plaka ipini dute
2012/05/31 eta kitto!

Atzo arratsaldeaz geroztik udaletxeak plaka berria dauka fatxadan: 1937ko bonbardaketetan hildakoak gogoratzeko plaka erakusteko ekitaldian Miguel De los Toyos alkateak, Antonio Rivera Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordeak, Jesus Gutierrez historialariak eta bonbardaketen 75. urteurreneko ekitaldien programazioan jardun dutenetako askok hartu zuten parte. Plakan “Eibarrek pairatu zituen bonbardaketetan hil ziren pertsona guztien omenez. 1937ko abuztua- 2012ko apirila” esaldia irakur daiteke.