Burujabetza eskatu dute eguerdian Untzagan

Burujabetza eskatu dute eguerdian Untzagan
2012/02/10 eta kitto!

Egoera ekonomiko "larria" bizitzen dihardugula salatu eta "datozkigun murrizketen" aurka protesta egiteko elkarretaratzea egin da gaur eguerdian Untzagan, udaletxe parean, "Burujabetza politiko eta ekonomikoa" zioen pankartaren atzean, LAB sindikatuak deituta. Bide batez, biharko deituta dauden mobilizazioetan jendeak parte hartzeko dei egin dute: zapatuan 12.00etan Alfako enpresa batzordeak deituta manifestazioa egingo da, Untzagatik hasita eta, horrez gain, biharko hainbat mobilizazio egingo dira Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean, Ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek eta  Alternatibak deituta.