EAJ abstenitu egingo da astelehenean, aurrekontuen plenoan

EAJ abstenitu egingo da astelehenean, aurrekontuen plenoan
2012/02/08 eta kitto!

Eibarko EAJk 2012rako udal aurrekontuei egindako ekarpenen berri eman du Eva Juezek gaur goizean, prentsaurrekoan. Udaleko gobernu taldearekin adostasuna lortu ondoren, eta herriaren hirigintza arloko eraldaketa eta ekonomiaren berrindartzea helburu dutela, hiru ekimen estrategiko azpimarratu ditu Juezek: "Errebalerako merkataritza gune berrirako lanen lizitazioa aurten, lehenengo sei hilabetekoan egitea, anbulategi pareko plaza inguruan trafikoa lurrazpitik joateko proiektuaren azterketa eta etorkizunean Matsaria nolakoa izan daitekeen aztertzen joateko lehen pausoak ematea". Bestalde, gobernu taldeak aurrekontuak negoziatzeko orduan izandako jarrerarekin "oso pozik" azaldu badira ere, astelehenean 09.30etan aurrekontuen onarpenerako udalbatzan EAJk abstentzioaren bidea hartuko duela iragarri du.