Eguerdiko datuen arabera parte hartzea %14koa zen bataz beste

Eguerdiko datuen arabera parte hartzea %14koa zen bataz beste
2020/07/12 eta kitto!
Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, EAEko hauteskundeetako parte hartze datua, eguerdiko hamabietan, %14,1koa zen. Lurraldeka, Gipuzkoan ibili da arinen jendea botoa ematera joateko orduan eta parte hartzea eguerdian %15,5koa zen. Ordu berean, Araban %13,5koa zen parte hartzea eta Bizkaian %13,5koa.