EH Bilduren II. Kongresuari buruzko azalpenak emateko batzar telematikoa egingo dute gaur 18:30ean

EH Bilduren II. Kongresuari buruzko azalpenak emateko batzar telematikoa egingo dute gaur 18:30ean
2021/02/03 14:25
eta kitto!
EH Bilduk II. Kongresuaren prozesuari ekin dio eta, horri, buruzko azalpenak emateko asmoz batzar telematikoa egingo dute gaur arratsaldean, 18:30ean. Bertan, besteak beste, Eibarko EH Bilduren lehentasunez ere arituko dira. Batzarra online, zuzenean jarraitu nahi duenak, lotura honetan dauka horretarako aukera: https://bbb.ehbildu.eus/b/igo-huv-rnr. Eta batzarra internet bidez jarraitzeko arazorik izanez gero, EH Bilduko ordezkariekin kontaktuan ipintzeko eskatu dute (bildu@eibar.eus helbidera idatzita edo 943708428 telefonora deituta), batzarra modu presentzialean jarraitzeko toki bat prestatu dute eta.