Eibarko sozialisten 125 urteko historia biltzen duen erakusketa zabaldu dute gaur

Eibarko sozialisten 125 urteko historia biltzen duen erakusketa zabaldu dute gaur
2023/02/21 21:41
eta kitto!
Gaur arratsaldean inauguratu dute Ramon Rubial Fundazioak eta PSE-EEk Eibarko Sozialisten 125 urteko historia biltzen duen erakusketa, Eibarko Herriaren Etxeko areto nagusian. Ekitaldian Carmen González Guerra erakusketaren komisarioa, Ana Telleria Eibarko PSE-EEko idazkari nagusia eta Ramon Rubial Fundazioko Patronatuko kidea, Jon Iraola Eibarko alkatea eta Eneko Andueza Euskal Sozialisten idazkari nagusia egon dira.
Erakusketak Eibarko tradizio sozialistaren gorabeherak jasotzen ditu, gertakari nagusiei buruzko argazki eta azalpenekin osatutako panel batzuetan. Erakusketan Eibarko alderdi sozialistaren ibilbide historikoa laburbildu dute, sorreratik gaur egunera arte: 1897ko abuztuaren 29an nola eratu zen eta 1901ean ADELANTE, Eibarko Sozialisten adierazpen-organoa nola eman zuten argitara azaltzen da bertan, besteak beste. Horrekin batera, 1909an zabaldu zen Eibarko lehen Herriaren Etxea nolakoa zen, 1916an berria nola eratu zuten eta beste hainbat gertakizun historiko ikus daitezke: 1931ko apirilaren 14an Eibarren II. Errepublika beste inon baino lehen nola aldarrikatu zen; Gerra Zibila eta elkartearen jabetzak konfiskatu zituen erregimen frankista; sozialistak auzipetu, espetxeratu eta erbesteratu zituzten garaia; diktadorearen heriotza; Herriaren Etxea nola berreskuratu zuten; eta, azkenik, demokrazia garaia eta zinegotzi sozialistak, Eibarko udal-korporazioetako kide gisa.

IMG_0746