Elur eta guzti, Untzaga beteta egon da "Bidea Gara" ekitaldian

Elur eta guzti, Untzaga beteta egon da "Bidea Gara" ekitaldian
2021/01/09 eta kitto!
Elurra mara-mara botatzen hasi bada ere, gaur arratsaldean Untzaga plaza beteta egon da, Eibarko Sarek deituta egin den “Bidea gara” ekitaldi-jaialdian. Pandemia dela eta, aurten ez da posible izan beste batzuetan bezala Bilbon manifestazioa egitea, baina, horren ordez, Eibarren bezala beste 238 herritan egin dira euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioak. Untzagako ekitaldian parte hartzen, besteak beste, txalapartariak, Mikel Arrillaga bertsolaria, Nerea Ariznabarreta ipuin kontalaria, Hemen taldea eta Zaloa Urain, Maite Arroitajauregi “Mursego”, Miren Narbaiza, Xabi Bastida eta Aitor Gorosabel musikariak aritu dira.

[foogallery id="104711"]