Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusi izendatu dute

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusi izendatu dute
2021/10/31 eta kitto!
PSE-EEko afiliatuek Eneko Andueza izendatu zuten idazkari nagusi, botoen %95,3a lortuta Soraya Morla hautagaiari erraz gailenduz atzo egindako bozketan. Anduezak azaroaren 20an eta 21ean alderdiak egingo duen kongresuan hartuko du Idoia Mendiaren lekukoa alderdiaren buruan.

Politikari eibartarrak PSE-EEn sasoi berria hasiko zuela adierazi zuen bere hautagaitza aurkeztu zuenean, “itxaropenez eta ilusioz beteriko garai bat”, bere esanetan.