Ernaiko Gotzon Elizburu Eibarko epaitegian deklaratzen dago

Ernaiko Gotzon Elizburu Eibarko epaitegian deklaratzen dago
2013/07/03 00:00
eta kitto!

Une honetan bertan (eguaztena, hilak 3) Eibarko epaitegi ingurua Ertzantzak zainduta dauka, 13.30etan Gotzon Elizburu plaentxitarrak barruan deklaratzekoa delako. Elizburu, Ernaiko beste hiru kiderekin batera, Urduñan egin zen Gazte Danbada jaialdian Xabier Lopez Peña euskal preso politikoaren heriotza salatzeko martxan parte hartzeagatik inputatu dute, "terrorismoa goratzea" egotzita. Inputatuetako batek, Mikel Buttonek astelehenean deklaratu zuen Irungo auzitegian. Atzo Irati Sienraren txanda izan zen Bilbon eta gaur Gotzon Elizburuk Eibarren eta Mikel Morenok Getxon deklaratuko dute.