Ezker Anitza-IU eta PCE-EPK alderdiek III. Errepublika eraikitzeko deia egin zuten domekan Untzagan

Ezker Anitza-IU eta PCE-EPK alderdiek III. Errepublika eraikitzeko deia egin zuten domekan Untzagan
2021/04/20 eta kitto!
Domekan ospatu zuten Ezker Anitza-IUk eta PCE-EPK-k II. Errepublikaren 90. urteurrena Eibarren, Untzagan egindako ekitaldian. Udaletxeko plazan bandera errepublikarra igo eta  Isabel Salud Ezker Anitza-IUko koordinatzaileak eta Jon Hernandez PCE-EPK-ko idazkari eta legebiltzarkideak egin zuten berba. 1931ko apirilaren 14an Espainian II. Errepublika aldarrikatzera eraman zituen prozesu historikoa gogora ekartzearekin batera, demokraziarentzat “balio handiko aurrerapausoa” izan zela azpimarratu eta III. Errepublika eraikitzeko deia egin zuten. Bideo honetan ikus dezakezue ekitaldia.