Faxismoaren kontrako elkarretaratzea egin da gaur goizean Untzagan

Faxismoaren kontrako elkarretaratzea egin da gaur goizean Untzagan
2020/07/08 eta kitto!
Gaur goizean VOX alderdiko ordezkariak Eibarrera etorri dira, domekako hauteskundeak direla eta, Toribio Etxebarria eta inguruan kanpaina egitera, azken orduan horretarako eskaera egin eta Bergarako hauteskunde-batzordetik baimena jaso eta gero. Hori dela eta, horren kontra protesta egiteko elkarretaratzea egin da goizean Untzagan, "Guk Euskal Herria antifaxista" zioen pankartaren atzean.