Ganemos Eibar Irabazi ekimena aurkeztuko dute gaur

Ganemos Eibar Irabazi ekimena aurkeztuko dute gaur
2014/11/12 eta kitto!

Ezker Batuak, EQUO-k eta Alternativa Republicanak bat egin dute, hauteskundeei begira Ganemos Eibar Irabazi izeneko plataforma eratzeko eta horren aurkezpena gaur (eguaztena, hilak 12) egingo dute, Arrate Kultur Elkartean (1. solairuan), 19.00etatik aurrera. Aurreratu dutenez, "asmoa ezkerretik politikagintzan parte hartu nahi dutenentzat programa zein zerrendak zabaltzea da". Gaurkoa lehen bilera izango da eta honen atzetik fase bi zabalduko dituzte: lehen fasean programa bateratua eratzeko asanbladak egingo dira eta bigarren fasean hautagaien zerrendak nola osatu erabakiko dute.