GKS-k deituta Bilbon egingo den manifestaziora joateko tiketak Buenos Aires tabernan daude salgai

GKS-k deituta Bilbon egingo den manifestaziora joateko tiketak Buenos Aires tabernan daude salgai
2023/01/20 eta kitto!
Urtarrilaren 28an Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) manifestazioak egingo ditu Bilbon (18:00etan Jesusen Bihotza plazatik) eta Iruñean, “Enpresari eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara” goiburuari jarraituta. Debabarreneko GKS-k autobusa antolatu du Bilboko manifestaziora joateko (Eibarren 15:55ean irtengo da, San Juan kaleko geltokitik) eta Buenos Aires tabernan jarri dituzte salgai tiketak, 3 eurotan.

Diotenez, “kapitalismoan krisi sakona bizitzen ari gara, eta agerikoa da gazte langileon bizi baldintzak gero eta okerragoak direla, bai zentzu ekonomiko zein politikoan: lan baldintza prekarioak, diru laguntzekiko dependentzia, aisialdiaz gozatzeko ezintasuna, bortizkeriaren gorakada, kriminalizazioa... Mobilizazio batek ez du enpresarien erasoaldia geldituko, baina gazteon arteko antolakuntza eta borrokarako grina hedatzeko erabili behar dugu, baita enpresari eta politikari profesionalen eraginetik kanpo antolatzen jarraitzeko bitartekoak hedatu ere”.

autobusak