Herrira mugimendua aurkezteko hitzaldia emango du Nagore Garciak gaur 19.00etan

Herrira mugimendua aurkezteko hitzaldia emango du Nagore Garciak gaur 19.00etan
2012/02/24 eta kitto!

Gaur arratsaldean, Herrira mugimendua jendeari aurkezteko hitzaldia emango du Nagore Garcia bozeramaileak 19.00etan Portalean (areto nagusian). Egin Dezagun Bidea ekimenaren eskutik datorren mugimenduak Euskal Herriko gatazkaren konponbidean preso eta iheslari politiko guztiak etxera ekartzea dauka helburu. Aurkezpenarekin batera, Eibarren Herri Bilgunea sortu nahi dute horretarako prest daudenekin eta, sustatzaileen berbetan, "Eibarko preso eta iheslarien eta euren familiien inguruan elkartasuna erakusteko eta eibartarren inplikazioa aktibatzeko beharrezkoak iruditzen zaizkigun ekimenak bultzatzeko prest daudenei eguazteneko aurkezpenean parte-hartzeko gonbidapena egin nahi diegu".