Kontzentrazioa egingo da bihar epaitegi parean, Bilbeandoko langile baten kaleratzea salatzeko

Kontzentrazioa egingo da bihar epaitegi parean, Bilbeandoko langile baten kaleratzea salatzeko
2020/06/18 16:05
eta kitto!
Bihar goizean, 10:15ean elkarretaratzea egingo da Eibarko epaitegi aurrean, “Bilbeando SL-n despidorik ez!” goiburuari jarraituta protesta egiteko. LAB sindikatutik adierazi dutenez, “2019ko azaroan, Bilbeando S.L (aurretik Frutas Pilar izandakoan) fruitu eta barazki dendako langile bat kaleratu zuten, oinarri oinarrizko lan eskubideak erreklamatzeagatik (lanerako arropa, lanerako egutegia, azterketa medikoa...). 17 urtez lantoki berean eta jabe berdinekin lanean egon eta gero, diziplina-kaleratze baten bidez bota dute, indemnizazio barik. Hori dela eta, LAB-etik ekintza sindikala ere abiarazi genuen, eguaztenero Urkizuko denda aurrean elkartuta, kaleratutako emakumea berriz ere lanera bueltan onartzea eskatzeko”. Lan baldintzen urraketa salatzeaz gain, herritar guztiak deitu nahi dituzte biharko kontzentrazioan parte hartzera.