Maixa-k inkesta egingo die herritarrei

Maixa-k inkesta egingo die herritarrei
2012/03/16 eta kitto!

Maixa Eibarko Herritarren Parte-hartze Mahaiak inkesta prestatzen dihardu, herritarrei hainbat galdera egiteko asmoz. Hala aurreratu zuten atzo goizean eskainitako prentsaurrekoan. Asmo nagusia herritarrei parte-hartzeko aukera ematea da eta, horretarako, www.maixa.org webgunean inkesta zintzilikatuko dute, nahi duenak apirilean erantzuteko. Galdetegia 10 ataletan zatitu dute eta denera 50 bat galdera izango ditu.
Maixa-ren agerraldian beste hainbat gairen inguruan ere egin zuten berba eta, besteak beste, Udalak laster Errebalen merkataritza gunea eraikitzeko baldintza-agiria ateratzear den honetan, “herrittarren parte-hartze prozesu baten beharrean gaudela” gogora ekarri nahi dio hal egingo zuela agindu zuen Udalari. Eta Udalaren webgune berriaren inguruan, bestetik, hausnarketa egin dute Maixa-n. Ondorioen artean, besteak beste, herritarren parte-hartzea ahalbidetzeko atalak falta direla azpimarratu dute.