Memoriaren Egunaren harira ekitaldia antolatu du Udalak eguen eguerdirako

Memoriaren Egunaren harira ekitaldia antolatu du Udalak eguen eguerdirako
2022/11/08 eta kitto!
Azaroaren 10a Memoriaren Eguna dela-eta, Eibarko Udalak ekitaldia antolatu du egun horretarako: eguerdiko 12:00etan, bost minutuko isilunea egingo da Untzaga Plazan eta, horren ostean, udaletxeko patioan, Jon Iraola alkateak lore sorta bat lagako du Eibarko terrorismoaren biktimak gogorarazten dituen plakaren azpian. Amaieran, hitz batzuk esango ditu. Hori-dela eta, eibartarrak ekitaldi horretan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte.