Miguel Angel Blancoren heriotzaren 25. urteurrena dela eta, bihar 12:00etan elkarretaratzea egingo da

Miguel Angel Blancoren heriotzaren 25. urteurrena dela eta, bihar 12:00etan elkarretaratzea egingo da
2022/07/12 18:35
eta kitto!
FEMP (Federación Española de Municipios y Provincias) elkartetik egin duten deialdiarekin bat eginez, Eibarko Udalak bihar, uztailaren 13an, eguerdiko 12:00etan, udaletxearen aurrean, Miguel Ángel Blancoren eta ETAren gainontzeko biktimen omenez eta aitorpenez egingo den elkarretaratzera gonbidatzen ditu herritarrak. Bertan, bost minutuko isilunea gordeko da.