Orain arteko parte-hartzeak 5 puntuko igoera izan du 2016ko ekainekoarekin alderatuta

Orain arteko parte-hartzeak 5 puntuko igoera izan du 2016ko ekainekoarekin alderatuta
2019/04/28 eta kitto!
Gaurko hauteskunde orokorretan EAEko parte-hartzea % 41,46koa izan da eta %43,85koa Nafarroan, eguerdiko 14:00etan Espainiako Barne Ministeritzak emandako datuen arabera. 2016ko ekaineko datuekin alderatuta, parte-hartzeak 5 puntu egin du gora. Orain arte, Bizkaiko parte-hartzea %41,41koa (%36,96 2016an) izan da; Gipuzkoakoa %43,37koa (%35,31); Arabakoa %38,72 (%34,38); eta Nafarrokoa %43,85 (%38,03%). Estatuan, parte-hartzea %41,46koa izan da (%36,87).