Ordezkari politikoak botoa ematean: Eli Gomez (Izquierda Unida-Ezker Anitza)

Ordezkari politikoak botoa ematean: Eli Gomez (Izquierda Unida-Ezker Anitza)
2011/11/20 eta kitto!

Jende nahikua ikusten zan botua emoten eguardixan Ipurua aldian, Helduen Irakaskuntzarako Zentruan bertan Eli Gomezekin egon garanian.
- Zelan ikusi dozu kanpaiñia?
Kanpaiñia polarizatuta egon dala begittandu jata, betiko moduan. 2-3 alderdi bakarrik daguazela emoten dau eta ez da justua. Herritarren porzentaje haundixa ordezkatzen dogu beste alderdi batzuek be.
- Zelako emaitzak espero dittuzu?
Pentsatzen dogu Espaiñia maillan igoera haundixa eukiko dabela Izquierda Unidak, baiña Euskal Herrixan, egixa esan, ez dogu horrenbesteko igoerarik espero.