Ordezkarien balorazioa emaitzak jakin eta gero: Eli Gomez (IU-Ezker Anitza) #U21 #eibar

Ordezkarien balorazioa emaitzak jakin eta gero: Eli Gomez (IU-Ezker Anitza) #U21 #eibar
2012/10/22 00:00
eta kitto!

Emaitzak oso txarrak dira, ez dugu ordezkaritzarik lortu. Bi gertaera azpimarratuko nituzke. Komunikabideen aldetik eta, batez ere, euskal telebista publikotik jaso dugun zentsura eta boikota. Ez digute eztabaidetan parte hartzen utzi. Ezker Batuaren banaketak ere kalte handia egin digu. Eibarren eutsi egin diogu eta horrek ilusio handia egiten digu. Eskerrak eman nahi dizkiegu botoa eman diguten guztiei.