Presoen aldeko mugimenduak Kalamuan egin zion ongietorria urte berriari

Presoen aldeko mugimenduak Kalamuan egin zion ongietorria urte berriari
2023/01/02 eta kitto!
“Etxera bidea gertu” euskal presoen aldeko dinamikaren baitan, Urteberri egunean talde argazkia atera zuten Kalamuan. Eguaztenean (urtarrilak 4), berriz, “Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak” Miren Azkarateren liburua aurkeztuko dute Topalekuan, 19:00etan, egilearen parte-hartzearekin. Eta urtarrilaren 7an Bilbon egingo den mobilizaziora joateko autobusak antolatzen ari dira. Izena emateko, Guridi, Buenos eta Depor tabernetara joan daiteke (azken eguna urtarrilaren 4a, 18:00etan).

erbesteratuak