Saharar herriaren askatasunaren aldeko martxa antolatu dute zapaturako, Eibartik Ermura

Saharar herriaren askatasunaren aldeko martxa antolatu dute zapaturako, Eibartik Ermura
2021/05/24 eta kitto!
Saharar herriaren askatasunaren aldeko martxaren harira, zapatuan (maiatzaren 29an) Eibartik Ermura oinezko martxa antolatu dute, Eibar-Sahara Elkartearekin elkarlanean. Irteera Untzagatik izango da, 11:00etan, eta amaiera, berriz, Ermuko plazan. Han Saharako dantza tipikoak eskainiko dituzte eta, ondoren, saharar emakumeei omenaldia egingo diete. Horrez gain, kontzentrazioa egingo da 13:00ean.

Oinezko martxaren aurretik, bezperan (maiatzaren 28an) Ermuko Lobiano Jauregian “Ocupación S.A.” dokumentalaren proiekzioa egingo dute, 18:00etan eta aurkezpena egiteko eta eztabaidarako Maimuna Boubakar Labaten eta Ahmed Chej Sidiren parte-hartzea izango dute.