Sistemaren aldaketa eskatu zuten Maiatzaren Leheneko manifestazioan

Sistemaren aldaketa eskatu zuten Maiatzaren Leheneko manifestazioan
2021/05/02 eta kitto!
Maiatzaren Lehenerako mobilizazioak eskualdeka deitu zituen LAB sindikatuak eta atzo Eibarren egin zuten manifestazioa Debabarreneko biztanleek, "Aldaketa da aukera. Zaintza, lana, bizitza, herria” goiburuari jarraituta. Erreibindikaziorako berba klabea "aldaketa" izan da aurten Langileen Nazioarteko Egunean, hain zuzen ere hori eskatu baitzuten mobilizazioan ordezkatuta egon ziren kolektibo guztiek, pentsiodunek, feministek, osasun arloko beharginek eta gazteek, besteak beste.